Eboluzio teista

Asa Gray botanikari estatubatuarrak eboluzio teista izena erabili zuen bere ikuspegia azaltzeko, 1876ko Darwinismoari buruzko saiakerak eta erreseinak liburuan aurkeztu zuena.[1] Jainkotasunak eboluzioa gidatzeko mutazio onuragarriak ematen dituela azaldu zuen. St George Jackson Mivartek, aldiz, 1871n Espezieen Genesiari buruz liburuan argudiatu zuen, jainkoak, aldez aurreko ezagutzaz hornitua, aboluzioa gobernatzen duten legeak (ortogenetikoak) zehaztean honen norabidea ezartzen duela, eta espezieei eboluzionatzen uzten diela, aurrera egin ahala jasaten dituzten baldintzen arabera. Argylleko dukeak antzeko ikuspuntuak azaldu zituen 1867ko The Reign of Law liburuan.[2][3] Edward Larson historialariaren arabera, teoriak azalpen gisa huts egin zuen XIX. mende amaierako biologoen buruetan, espero zuten naturalismo metodologikoaren arauak hautsi baitzituen. Ondorioz, 1900 inguruan, biologoek jada ez zuten teismoaren eboluzioa baliozko teoria bezala ikusten. Larsonen iritziz, ordurako "ez zuen zientzialarien artean baiezkorik ere merezi".[2] XX. mendean, eboluzio teistak beste forma batzuk har zitzakeen, Teilhard de Chardinen ortogenesia kasu.[4] Jerry Coyne biologo ebolutiboak The BioLogos Foundationel deitzen du "zientzia eta fedea indarrez ezkontzeko azken ahalegina" eta "lotsagarria kristautasun kontserbadorea eta eboluzioa benetan lagun onak direla" frogatzeko.

  1. Sandín, Máximo. (2000-12-30). «Sobre una redundancia: el Darwinismo social» Asclepio 52 (2): 27–50.  doi:10.3989/asclepio.2000.v52.i2.206. ISSN 1988-3102. (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
  2. a b Larson, Edward J.. (2004). Evolution : the remarkable history of a scientific theory. Modern Library ISBN 0-679-64288-9. PMC 53483597. (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
  3. Cantor, Renán Vega. (2018-06-01). «EL REINO CAPITALISTA DE LA MERCANCÍA Y SUS LÍMITES» El vuelo del fénix (Consejo Latinoamericano de Ciencias Sociales): 309–330. ISBN 978-987-722-334-7. (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
  4. Mañé Estrada, Aurèlia. (2015-05-15). «La hoja de ruta hacia la creación de baronías energéticas europeas» Oikonomics (3): 36–44.  doi:10.7238/o.n6.1506. ISSN 2339-9546. (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).

Developed by StudentB